20061127

Istorioak

Finucok eta bere kutxipandak gasolindegiraino egin zuten kotxe lasterketa horren ondorioz nere lehengusuak kotxe istripu bat izango zuela jakin izan banu, aurreko astean ez nuen parrik egingo balaklabaren testua irakurtzean.

Edo eta Julenen pertsonai bakartiak bere kotxeko azeleradorea beheraino zapaldu eta modu hain grafiko batean Piper zela, frentez jotzen zuen kotxeko beste gidaria ikusi izan banu enuen, momentuan sortu zidan zirrara sentituko.

Aurreko astean. Aurreko astean Julen eta balaklabaren istorioak irakurri eta inkonszientziak oparitzen zizkidan sentsazio arin horiek eztitut gaur nere baitan errekonozitzen baina, mespretsuz, bortxatua izan ondorengo haurdunaldi batetik jaiotako sasikume lez onartu behar ditut.

Izan ere Piperrek, nere lehengusu kuttunak, bereak egin du, Orio-Zarautz bidean matrikula poloniarra zuen kotxe baten gidaria erregeek idatzi oi duten handikeriz beteriko istorio horietako bat idazten ari zenean, bere eremuetatik at dauden lurrak bereganatzeko saiakera batean. Zipaioak kontatua.

Eta galtzen naiz, galtzen naiz gure etxeko benjaminaren istorioa familikoei kontatzen entzuten diedanean, beraien debaldeko istorioarekin lotzeko saiakera trakets batean. eta zu? non zeunden? nola jakin zenuen? Izan ere NI... ulertezina den modu errepikakor batean guztiak adierazteko beharra izan dutelako asteburu honetan bakoitza non zegoen, zertan zegoen ta nola hartu zuen notizia gertatutakoa jakin zuenean, garrantzigabeko esaldi patetiko batzuk esateko desiatzen dagoen bigarren mailako aktore baten antzera, beren istorio propioan murgilduta, minutu bateko fama hori dastatzeko.

Literatura izan zitekeen, hemen ere kontalaria beste edozein da, ahoz aho bidaiatzen okindegi eta txikito tabernetako elkarrizketa lausoetan. Eta ikusi dut, profeta baten argitasunaz ikusi dut kaleko jendea pozik ez, baina biziago sentitzen hurruntzen dela etxealdera, gaurko egunean lortu duelako beren ingurukoen interesa piztuko duen istoriorik kontatzeko.

Ni ixilik nago. Aldazabal tabernako lehiotik pasa eta Piperren “prima!” gehiagorik entzungo ez dudalaren zihurtasunaz, besteak baino lehen hiltzeak duen xarmaz ohartzen hasita.

4 Iruzkin

Anonymous Julen-k esan zuen...

Ez da egia izango gero? :O

5:21 p. m.  
Anonymous .-k esan zuen...

Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

4:40 p. m.  
Blogger MAGABILA-k esan zuen...

flipatu det

4:59 p. m.  
Anonymous Izar-k esan zuen...

Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

1:14 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home