20070726

Sormenaren bidea

1.- Interesgarria Metropolitan-ekoek beren "lundi, juillet 09, 2007"eko "ardi beltzak" testuan, Augusto Monterroso ipuingilearen harira "La oveja negra y demás fábulas" liburutik erakusten diguten ipuina.

2.- Barkatu Monterroso jauna nere atrebentzia baina non utzi dituzu otsoaren figura eta hain determinantea den mozorroaren kontzeptua borobila izan zitekeen ipuin motz horretan?

3.- Aldaera bat:

"Otso mozorroa"

"Bazen behin otsoz mozorrotutako ardi beltz bat.


Etzan otsoengandik fusilatua izan.


Mende bat beranduago artaldea, ohartuta, otso mozorroak josten hasi zen.


Honela, aurrerantzean, ardi beltz bat agertzen zen bakoitzean, otso mozorro bat janzten zitzaion etorkizuneko ardi txuri belaunaldien babeserako."

4.- Eskertzen da Augusto Monterrosok egindako "La oveja negra" sormen lana. Bera izan da ipuin horren aldaera honen inspirazio iturria.

2 Iruzkin

Anonymous Anónimo-k esan zuen...

bueltau oporretatik neska,

Veronan galdu zara?

Bueltau itzeitera.

11:06 p. m.  
Blogger julenne-k esan zuen...

Kaixo puckillo!
Ezer gutxi dut esateko azkenaldian.
Baina uste dut bueltatuko naizela.
Muxu bat.

3:31 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home