20071216

Moluka

Eskailerak binaka igo zituen bere etxera ahalik eta lehen iristeko. Beti bezala, bera ikusteko gogoa zuen eta urduri, tinbrea jo ondoren zein posturatan jarri etzekien atea irikitzeko zai zegoen bitartean. Eskuak poltsikotan sartu, atera eta hatzekin ilea kopetean orraztu zuen. Atea ireki zen orduan eta irrifar iheskor bat bota zion begiradekin agurtzen ziren bitartean. Bera zen. Pausu pare bat eman eta bere aurrean hankapuntetan jarri zen masailean muxu bat ematera iristeko. Berdin zion elkar ikusi zuten aldiak ordurako ugariak izan baziren ere. Lehen aldiko zihurtasun sentsazio hori etzen inoiz desagertzen eta bera zela esaten zion ahots hura ozen eta erabakior entzuten zuen bere barruan oraingoan ere. Elkar muxukatu zuten eta hitz gehiegirik esan gabe egongelarantz habiatu ziren. Eskertzekoa zen ahots horrek eskaintzen zion laguntza, tarteka agertzen zenean. Horrelakoetan, kontzientziaren mekanismoak baino haratago zijoan plano batean funtzionatzen zuen eta ahotsaren esanak kontuan hartzea besterik etzuen izaten bere buruarekin ondo sentitzen jarraitzeko. Sofan eseri eta berogailuaren epelera eroso jarri ziren telebista ikusten, eskutik helduta. Dokumental bat botatzen zuten, Indonesiako errepublikak osatzen duten irlei buruzkoa, eta irla horien itsasoetako uren aberastasunaz, sumendiek markatutako historiaz, begetazioaren poderioaz eta bertakoen ohiturez hitzegiten zuten imaginak ikusten zituen bitartean hara berarekin joatea zenbat gustatuko litzaiokeen pentsatzen jarri zen. Orduan, begirada telebistatik kendu gabe ‘udara honetan indonesiako irla bat aukeratu eta hara joan gintezke' esaten ziola entzun zuen. Irrifar iheskorra errepikatuz arnasa hartu eta atsegina adierazten zuen begi keinu batez baiezkoa eman zion.

0 Iruzkin

Publicar un comentario en la entrada

Haria jarraituz...:

Crear un enlace

<< Home