20080220

Laino Nakartua

Ilun zegoen oraindik, esnatzear, begiak iriki eta ohetik altxa gabe lehioa zabaldu dudanean.

Aize frexkoak garuna oztutzen zidan eta trena hartu behar nuelako altxatzeko zaplaztekoak ematen zizkidan bitartean ni, amarekin burruka batean bezala, gor itxurak egin eta nagitsu bizkarra ematera nindoan zeruan ikusi dudanean, pausatu eta sentsuala, iluntasun itxi hori argi zuri fosforeszentez betetzen.

Segundu bat iraun duen maitasunezko ixtorio bat izan da, trenean pentsatzen ohetik altxa eta etxeko galtzerdiak jantzi ditudanerartekoa, baina ordularia gaur gorrotorik gabe begiratzeko haina zorion eman dit.

Beranduago jakin ditut ezezazun bitxi horren izena eta izana. Oh! Laino Nakartua, zure edertasunak eremu zerutiarretan ere desiragarri egingo lukeen xarma berezia zuen.

Egon zaitez azkenekoz bihar nere zai, maite, esnagailuak mailuz burua golpatzen didanerarte, eta eman iezaiozu logure honi gautxori batean bihurtu nahi izateko eduki dezakeen zentzuzko arrazoi bakarra.