20080706

Eztanda

Hiri suntsitu batean adreilu beltzak dira
paradisu ezberdin baten berriemaile
eraikinen metalezko zutabe oker eta eroriak
beso puskatuetan altxata
izandakoaren garraikur
Ez iezadazula esan zer den ikusten ari naizena
algarak, harridurazko algarak
dariote ene masailei baina
inguruko kearen hautsak ahoa ixtera behartzen nau

Negarra eta itxaropena ditut barruan lehertzen