20220720

Esaidazu

 Bada erritmo bat, iratzeen eta basoen zikloetan, etengabe birsortzen dituena. Errizoma bihotza da, lur azpian saretutako sustraia. Materia den odolaz elikatuta, eguzkira begira duen landarea sortzen du, besoak, hankak. Euriak ere ekarri du aurpegi bat, hosto berdeetan. 

Esaidazu, esaidazu zer egin dezakedan nik zure lana apaltzeko. 

Iritsiko da udazkena eta zure zain gosetuek beharko zaituztete erorita osoa. Baina utzi zure edertasunaz gozatzen gaur eta esaidazu, esaidazu zer egin dezakedan zure lana apaltzeko.