Betsare seinalea, haririk gabekoa.
Ilun zegoen taberna, bitxi merkeen antza duten zapaiko bola horietako baten izpi dantzari soilez argitua. Extremoduro ozen, zuritoak, erdibanako kalimotxoak eta marihuana guztiontzat. ‘Mai diguis mai a un mai’ erakutsi zidaten aspaldi, eta orduzgeroztik ez diot inoiz uko egiten belar zupada bati. Gero noski, jendez inguratuta nengoen, lagunez, mutuki ezarritako adiskidetasunaren eta sexuaren arteko ohiko muga desitxuratu egiten den ordu txiki horietan, ageriko helburua duten hitz huts eta ikutuez libratzeko zereginean; gerrialdean igurtzi eta hestutuak, eta inuxentez jantzitako bestelako laztanak ere nere jertse berdetik igarotzen ziren zentzuak eta gogoa beste leku batean nituen bitartean, bost bat metro haratago, tabernan bertan. Zein ondo, komuneko atetik tarteka ihes egiten zuen alogenoaren argiak zure aurpegia garbi erakusten zidan, maskuriek eragindako txisalarri aldi haina aldiz, eta bereizten gintuen gizaki masa txikiak begiradak gurutzatzen uzten zigun heinean nere zirrara areagotuz zijoan, inguruko guztiak ahaztuz, desagertaraziz. Katu basati baten begi berde liluragarriak izan zitezkeenak zureak ziren, azal eta hile ilunaz inguraturik, eta neri begira harrapatzen nituen bakoitzean gorputzeko azala erne jartzen zitzaidan, poro guztiak hunkituz, bibratuz, berotuz. Txunditzeko moduko gaueko ipurtargiak. Hasieran lotsati baina berehala barrenkor eta zuzen, jakin nahi nuen guztia esaten ari zitzaizkidan begi horiek eta nik, erronkari eutsiz, nere begi eta gorputzaren mugimenduak eskaini nizkizun. Atzera bueltarik ez, ezta? Lagunak pasatako basoan kalimotxoaren arrastorik geratzen bazen urtutako izotz kuboekin nahastuta zegoen iada eta gu halaxe egotea desio genuela pentsatu nuen.
‘helduidazu eskutik estu arren ilun dago ta eztakit bueltatzen’,
Gorka Urbizu entzun zen bere azken diskoan. Ni antzeko sentitzen naiz azkenaldian, baina bera ez bezala ez dut espero inork eskutik heldu eta irteera erakutsiko didanik; dagoeneko ez, berdin dio, nik neuk topatuko dut. David musika jartzen, orain Delincuentes. -‘Jooooder! Eh! Deibid! Jarri S.A., ostias!!’ oihu egin zuten lagunek soinubakarrean, abesbatzan, eta bitartean gu, azken begirada baten keinuaz Tilosetan geratzea lortu genuen, azkenean, apenas hitzik egin gabe.

1 Iruzkin
Kaixo Julenne. Gustatu zait ipuina. Pasioa, desira... momentuan nahi duzuna horren gertu izan eta eskuekin hartzea. Animo blogarekin! Jarriko zaitut nere linken artean inporta ez badizu (zuk ere berdin egin dezakezu nirekin ;).
Publicar un comentario
<< Home