20060124

-Autozentsura

PUTAsemeak! hoiexek bai direla PutaSEMEAK! Telefonica, Wannado, Euskaltel y su puta madre. Denak mafia berdina. Sutan jartzen naiz, nere etxera faktura iristen den bakoitzean, honetan ere kolmora iristen dira eta; kolorez beteriko publizitate orrian faktura kartazal baten barruan, eta zure etxeko buzoira bidali beharrean, interneteko konexioa edukita, mezu elektroniko baten bidez helbideratu ahal dizutela oroitarazten dizutenean. Zuhaitzen, basoen eta guztion airearen onerako. Nola? Zerrr?... Horrenbeste mutur eztaposibble... Toma ya! Gainera kontzientziak ikutzen saiatzen! Harrigarria. Haiek kartazaletan dirua aurreztu eta oraindik ere irabazia zihurtatuko lukete zure etxeko faktura ikusi ahal izateko interneterako konexioa beharko zenukeelako. Zure faktura ikusi ahal izateko!?! Zelako kabroiak. BAINA ZER DA GUZTI HAU!!!?!!! Dena den, ez nindoan hori kontatzera, beste hau baizik. Eskaini dizuten promozio bat delata, eranegun Interneterako konexio berri bat kontratatu zenuen, eta hogeitalau ordutan sarerako sarrera edukiko zenuela zin egin zizuten. Amen. Hogeitalau orduak pasatzen dira eta zuk noski interneten sartu nahi duzu baina... mierda, berriro sartu dizute ziria. Erabiltzaile eta/edo kontrazeinua ez duzu erregistratua ala letraren batean okertu zera. Coooojones! Ezeeetz! Hamar mila bider sartu duzula erabiltzaile izena eta kontrazeinua tentuz, karakterez karaktere, behatz bakar batekin ongi ziurtatzeko teklan erratzen ez zenuela eta dudarik barik dakizu ongi eman dituzula erabiltzaile eta kontrazeinua ta orduan nazkatuta, dohain den zerbitzu teknikora (‘teknikoa’ esan dut?!!! inuxentea...) deitzen duzu eta makina batek sekulako txapa botatzen dizu ta zuk zenbakiak zanpatu ta zenbakiak zanpatu besterik ez duzu egiten elkarrizketa antzeko bat jarraitzen saiatzeko, ongi jakin arren, norbaitek telefonoaren bestaldean zuri erantzun arte ez duzula zure arazoa konpontzeko aukerarik izango (eta ‘aukera’ azpimarratzen dut). Zai zauden bitartean beste behin tokatzen bazaizu beraien gingle-a entzutea, telefonoa esekiko duzula pentsatzen duzu, zuk behar duzuna norbaitekin hitzegitea dela badakizulako... koño! Ta berotzen hasten zera, gorria jartzen, sudur zuloetatik zezenak bezala arnasa botatzen, ta azkenean etengabe hitzegiten ari den makinak 902 telefono batetara bidaltzen zaitu zure arazoa konpontzeko. De pago. Zure limitera iristen zera. Putre halakoak! oraindik ez dizute konexioa eman eta dagoeneko ordaintzen ari zera dohain den zerbitzu tekniko bategatik! Zure limitean zaude, bai, ta lehergailuak agertzen hasten dira zure burutik, ta gingle-a berriro telefonoaren bestaldean zu entretenitzeko, zai zauden bitartean ta... ‘Kaixo, gabon. Roberto naiz. Zertan lagundu zaitzaket?’ entzuten duzu. Gizon baten ahotsa da... odol presioa zerbait jeisten zaizu ta hitzegiten hasten zera. Konexioak ez dizu funtzionatzen gaur, kontrakoa agindu bazizuten ere eta hori konpontzea nahi duzu. Loro baten antzera, teknikoa dela suposatzen denak protokoloko galderak egiten hasten zaizkizu, bata bestearen atzetik, beste makina baten antzera. Zuk noski, odola irakiten duzula, erantzuten diozu, pazientziari alde egin ez dezala erregutzen diozun bitartean. Bukaeran pseudomakinak (ala pseudopertsona zen?) esaten dizu momentu hauetan ezin dizula esan noizko emango dizuten sarrera amaraunera, sentitzen duela, eta lehergailuak zure pentsamenduetara bueltatzen dira. Gabon. Baina turnoko operadoreak, gure Robertitok, gabon esanez telefonoa eseki baino lehen esateko dituzun gauzatxo batzuk entzutea lortzen duzu, zuri gabon esateko garaia ez zaizulako heldu. Ordurarte eutsitako frustrazioa bestaldeko turnoko operadore horri botatzen diozu, amaierarik izango ez duela dirudien karkaxa berde mukitsu baten moduan eta momentu batean inkluso elkarrizketa irabazten ari zerala iruditzen zaizu. Arrazoia duzulako. Baina egia esateko monologo batean zaude, zu irabazten, zu galtzen. Bai, turnoko gizajoari zure neura inportako balitzaio bezala; honezgero zurearen antzeko horrenbeste sermoi entzun ondoren, astean bost egunetan, zortzi ordu luzez egunero telefono putaren deiak erantzuten, horrelakotan stand-by moduan jartzeko modua aurkitu du eta zure diskurtsoa amaitzearen zai geratzen da, beste frekuentzia batean. Ironiaz ikuturiko humorea badu gainera, egoerari etekina atera eta lan gelan par batzuk botatzeko aprobetxatu ahal izango du aukera, pailaso aurpegiak jarriz zu infernuko hitzak jaurtikiz lasaitua hartzen ari zeran bitartean eta horrela lankideen algarak lortuko ditu, zein ondo. Eta zuk badakizu hori, telefonoz beteriko gela horretan izango duten katxondeoa imaginatu ahal duzu, baina zuri ordurako berdin zaizu. Absurdora eramandako egoera baten aurrean zaudela argi ikusi arren, gelditzen zaizun barru gogaigarri hori hustu behar duzu, eta ispiluz beteriko eraikin altu lauki bat, eztanda egin berri duten lehergailuz inguratuta ikusten duzu, turnokoari sekulako puzkarrak botatzen jarraitzen dizkiozun bitartean, bapatean beraien marketingaren batutak zuzentzen duen artalde batean sartuta zaudela berriro konturatu zeralako, eta guztioi ziria behin ta berriz sartzen digutelako. Gero golpe bortitz batekin telefonoa eseki ondoren, turnoko Robertok eta lankideek jugada komentatzen azken parrak botako dituzte eta hurrengo belarri zimaurra ea nork eramango duen asmatzeko apostuak ere egingo dituzte . Fijo. Zuk ‘a ze puta semeak!’ etengabe esanez ere ez dezu dena botatzea lortzen beraz berriro lehertzen dezu eraikin laukia, ‘horiei bai, horiei bai jarriko niekela nik bonba bat’errepikatuz pasilotik. Azkenean, zure etxean, par egitea besterik ez zaizu gelditzen, zure buruaz noski, askoze gehiago ezin duzula egin konturatzen zeralako. Baina Lapurrak! Lehergailuren bat oraindik badarabilkizu bueltaka buruan nahiz eta autoengainuz beteriko par maltzur-depresiboak egiten dituzun einean hauek desagertzen joan. Eta telefonoa eseki duzun arren tarte batez hitzegiten jarraitzen duzu, bakarrik, azken kiratsak botaz eta lehergailuak eta eraikinarena berriro gogoratuz, baina geroz eta gutxiago, nahiz eta mafia horri lehergailu batek ipurdi azpian ere eztanda egitea nahiko zenukeela desiratu isilean, kontatu behar ez den sekretu bat bezala sentituz, no te jode, snif, ja, ja, ja, diruzale ustel zerriak...

9 Iruzkin

Blogger lost-k esan zuen...

Ze hitz itsusiak erabili dituzun hemen Julenne

,,·$%"·%·K!!

azkar azkar irakurtzen bada graziosoa ta dena da!

8:07 p. m.  
Blogger julenne-k esan zuen...

Ez zaizu gustatu? Ba neri orain artekoen artean gehien gustatzen zaitena da. Ezagutzen duzu C. Bukowskyren "Guggenheim Fundazioko Bekario batek elkarrizketatua" poema? Seguro baietz...
(hemen euskarazko bertsioa, http://www.susa-literatura.com/liburuak/erre1301.htm)
Egoeraren deskribapena, batek esaten duena, besteak esaten duena, bakoitzak pentsatzen duena,... dena batera azaldu, juxto orduntxe gertatzen ariko balitzake bezala. Eta bai, azkar-azkar irakurria izateko idatzita dago, denbora errealean bezala bizitzeko.

9:52 a. m.  
Anonymous Anónimo-k esan zuen...

jajajajaja

zer gertatzen zaigu? denak haserre gabiltza? gbkluben azken post-parrandaren ondoren irakurri dut hau eta gero nik idatzi dudan azkena errepasatu dut... jajajajaja eskerrak ez garela AEBn bizi, orduan idatzi ordez tiroka ibiliko baikinateke

(azterketak ote? urtarrileko malda?)

PS: Bukowsky mozkor putaseme bat zen, horregatik idazten zuen hain ondo. Antologia hori eduki BEHAR da, derrigorrez

7:22 p. m.  
Blogger julenne-k esan zuen...

epa gorka!
Dirudienez tarteka denek dugu barrua hustutzeko beharra...

PD: Bukowsky bai, hasieran mozkor putaseme bat izan zen edo antzeko zerbait baina ondoren dirua irabazi, "formalizatu " eta ondo idazten jarraitu zuela uste dut, ezta?

10:56 a. m.  
Anonymous Anónimo-k esan zuen...

[Julenneren oharra: Jarraian datorrena Julen-ek bidalita ta modu ulertezinean asteburuan blogetik desagertu zen komentarioa da. Halanola errekuperatu ta hemen itsatsi dut, arrastoa ez galtzeko. ]
Jode, orain diruak formalizatu ere egiten du pertsona... a zer boterea, jaun-andreok.

--
Posted by Julen to Julenneren Sindromea at 2/04/2006 12:12:11 PM

6:06 p. m.  
Blogger julenne-k esan zuen...

Kaixo Julen,
Ez gaizki ulertu, ez dut esan nahi izan formalizatzearena diruak ekarritako ondorio bat denik, putaseme bat izatea mozkorra izatearen ondorio bat ez den bezala. Bere bizitzaren bigarren parteak izandako ezaugarria pare bat enumeratu ditut, lehenengo partearekin kontrastean datozenak, besterik ez. Horrela, esplotatu xamar dagoen Bukowskyren fazeta horretatik urruntzea zuen asmoa komentario horrek, adierazteko bestela ere ongi idazten jarraitu zuela.

ondo pasa!

6:08 p. m.  
Anonymous Anónimo-k esan zuen...

Formalizatu formalizatu... Uste dut "Pulp" izan zela bere azken lana eta irakurri baduzu a)putak, b)alkohola eta c) umore berezi eta pertsonal hori azaltzen dira (beste mila gauzarekin batera).

Txalapartan daukazu euskaraz. Niri polizia nobela baten topiko guztiak hankaz gora jarri zizkidan (Bukowskyz ari garela agian lau hanketan esatea hobe da...)

a, bueno, "mozkor putaseme" jarri nuenean kariño guztiarekin jarri nuen... ezin esan "aingeruek bezala idazten zuen" ezta?

12:43 p. m.  
Blogger julenne-k esan zuen...

Kaixo Gorka!
ni C. Bukowskytaz ari naiz. Zu ez al zara H. Chinaskitaz hitzegiten ariko, ezta? Nik ere kariño handia diet, biei.

5:12 p. m.  
Blogger aitorr-k esan zuen...

Bukowski azkenean baretu zen, baina ez zuen alkohola utzi. Hollywood (uste dut) bere azken nobela da, bertan filme batentzako gidoia nola egiten duen (bere ohiko Chinaski alter ego-aren bitartez) kontatzen du, eta EZ du liburu osoan larrua jotzen.

Behintzat ez du kontatzen.

1:25 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home