-Haikuen txokoa
1 "invierno invierno el invierno me gusta si hace calor", Mario Benedetti
2 zabaldu nahia
gorputz hormaren kontra
lesionatzen da
3 urak daraman
tanten akordea da
lehorra dena
4 hitzak burutik
bidaia egiten dute
bidean galduz
5 pilatzen dira
sasiak lez errotuz
ez ulertuak
6 ulertzen dena
filmaren trailer bat da
besterik ez da
7 barrutik hasi
kanpora so egiten
berri antzean
8 kanpotik hasi
barrura so egiten
zahar antzean
9 argazki bat da
naizenaren aurrean
txuri beltzean
10 kaosan daude
garun errepidean
elektrikoak
5 Iruzkin
11?
ideiak itotzean
eztanda lehorra noizbait
azalduko da
Uauuuu! Julen, hamaikagarren hau ez da haiku bat (5-7-5), ezta? ez diot neurri hori hartzen... baina aizu! edonola ere mezuarekin emozionatu naiz izan ere ez dira hilabete asko nik eztanda egin dudala eta eztanda egiten jarraitzen dudala, lehorra bai, eta bustia, koloretakoa, beroa, minberatua, atomikoa, kristalezkoa,... eztanda eta eztanda, ez dakit noiz arte; urtetan ideiak itotzen ibiltzeagatik, maitasunaren izenean, bakizu, julenneren sindromea... olerki hau lehenago irakurri izan banu, nork daki...
Ezagutzen ez gerala jakingo ez banu ezagutzen gerala pentsatuko nuke. uauuuu! bai, hau bihotzean gordeko dut. Milaesker, Julen.
Bueno ez, ez da 5-7-5, errimak beti gaizki eraman ditut. Moldatutako honek balio badizu:
11
ideiak ito:
eztanda lehor hori
azalduko da
Bueno, goiko guzti hori irakurtzean etorri zaidan lehenengo gauza izan da. Antzeko zerbait sentitu dut. Itomen hori, edo horrek eragiten duen eztanda zakar hori nazkagarria da.
Diozun moduan, gainera, filmaren zati bakar bat ulertzen da. Ulertu nahia dugu beti gurekin... erantzunik gabeko galdera asko dabiltza hortik baina.
Geurean ere egin dugu horrelako txoko txikiren bat...
Kaixo magabila!
ah! ba ederki! joko polita haikuena, ezta? Ba jarraituko dugu haikuekin elkarrekin jolasten aurrerantzean ere.
Julen:
"eztanda zakar hori nazkagarria da" diozu, kuriosoa... ni sentitzen ari naizen eztanda oso atsegina da, asko disfrutatzen ari naiz.
Publicar un comentario
<< Home