20230125

*Konexioak

Behin bufanda lagun baten etxean utzi zuen. Ez zuen inoiz berreskuratu, baina ondorengoetan lagunaren lepoa berotu zuten guztietan artilearen biloek bere silueta haren oroimenean marraztu zioten. Kotxean sartu nintzen. “Kaixo, nora nahi duzu joan?”, “Eztakit, ustekabe atsegin bat ematen badidazu?”, esan nion. Orduan atzeko asientoan ixil-ixilik zegoen bere artzai txakurra aurkeztu zidan “Neska du izena” eta ustekabeak leku atsegin batetara eraman gintuen. “Irakurri liburu hau, nik irakurri dut”. Berak ere irakurri zuen eta ordurarte ezberdin ikusten zituzten gauzak ezberdin ikusten jarraitu zituzten baina gauza berataz hitzegiten ari zirela jakin ahal izan zuten. Amonak birramonaren belarritakoak oparitu zizkion. Jantzi ta ispiluan begiratu zenean ehun urtetik gora zuten zimaurrak ikusi zituen bere aurpegian. Historiaren pixua grabitatearenarena baino astunagoa da. Lankideak ginen arren apenas ezagutzen ginen eta behin negar zotinka etorri zitzaidan.“Nere ezkontzarako aste batzuk besterik falta ez direnean ezkondu behar gintuen pake-epailerik gabe geratu naiz. Ai ene, zer egingo dut orain?” “Lasai, nik egin dezaket pake-epailearen papera. Jatetxean ezkonduko zaituztet eta inori ez diogu esango sasizkoa naizenik.” Broma bat zen baina serio hartu zuen eta goitik beherako ezkontza bat pake-epailerik gabe ere egitea posible zela ikasi genuen.