20230125

Bueltatze puntua

Txiribueltatan, arrapaladan, planeatzen eta zurrunbilotan topatu ginen irailak zuen iluntasun horretan eta, kasualitateak agindu zigulako, SW norabideari heldu genion begiak itxita, jakinik, 0. segundura eramaten gintuen heriotza korridore batean geundela hiltzen. Alderantzizko proportzio matematiko baten zehaztasunaz bagenekien, bazenekien, zenbat eta gehiago ezagutu orduan eta denbora gutxiago izango genuela elkar ezagutzeko eta amaierarik gabeko tango baten zirrara izan zen tarte hori, tapiz pertsiar batean oinak irristatzen. Zimentuz eraikitako gizarte batek eskatzen dituen markak, laku zerutar batetan urtuz itozen uzten hazi ginen gu egun bakar batean, eta lila koloreko algarak goizetan eragiten zenizkidalako, eta harkaitzdun zuhaitzen bidexiorrak eskolan ikasi ez zenituelako, egin zintudan ezer horren maixu. Ingurua handiegia zen eta gu biluzik geunden. Konturatzen? Orain, bitarte horretan ez egonik, lakuak eta nire irrifarra faltan somatzen dituzula esaten didazunean, ez iezadazu galdetu han ez nagoenean zertan pasatzen dudan denbora. Aukeratu ez ditudan koordenadatan nola mugitzen naizen. Besarkatzen baginen jakin ezazu laister ahaztuko zintudala, baina gauetan otza egiten zuen eta zure usaia gustoko nuen. Jarraitu ezazu pentsatzen bueltatze-puntua ez dela inoiz existitu eta orduan, nahi baduzu, behe-lainoen artean elkarri helduta egingo dugu berriz lo, azken tango horretan gorputzak laztanduz.

3 Iruzkin

Anonymous Anónimo-k esan zuen...

sonatzeit, sonatzeit istorioak.
Puntu ta amaiera hori ze zaila den. Borratu ezin eta intro intro intro mila aldiz emanda ere, beti goiko parrafoak begibistan edukitzea bezala, salto de página edo egitea beste aukerarik gelditzen ez den arte. Ta orduan txuri txuri dagoen orria besterik ez aurrean.
Berriro ezerezetik idazten hasi beharra.

8:42 p. m.  
Blogger julenne-k esan zuen...

zaila? ez motel. juxtu kontrakoa nahi nuen adierazi. Ohiko lekutik kanpo bizitzen diren momentu puntual batzuk zein intentsoak iruditu daitezkeen baina zein efimeroak bihurtzen diren ohiko lekura bueltatu bezain laister. En fin...

5:31 p. m.  
Anonymous Anónimo-k esan zuen...

Bai bai, ulertuet. Zaila esan nahi nuen dela konzientzia hartzea momentu hain intenso horien efimerotasunaz.

6:12 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home