- Jasa
Bihotz bat hautsi zitzaidan barruan.
Txikituta, zure eskuen artean gutxietsia, hondar aletan desagertua.
Minaren malkoak gehiegi izan ziren ene begi higatuetan, eta euri jasak, azkenean, kanpoan bota zituen nigatik.
Orain, gure belardiak kolore berdea berreskuratu duenean, nik lau hostotako hirustaren bila irten behar dut.
Agur esan.
Antza, osorik dagoen beste bihotz bat hor kanpoan aurkitu daiteke.
0 Iruzkin
Publicar un comentario
<< Home