-On Kixoteren sindromea
Fletxazoa, Maitemintzea: Gorputzaren bidegurutze guztiak erne egoeran jarri, eta lore-begi baten irekiera eragiten duen fenomeno leherkor berbera jarraituz, behin eta berriz, eta manifa inkontrolatuetan, gure zentzuetara zuzendu eta haien kontra koktel molotov-ak jaurtitzen dituztenean gertatzen da. laborategi kimiko-fisikoa martxan jarrtzen da. Bi begirada probeta batean eragindako elementuak nahaste azeotropikoan elkartzen dira, eta lurrindurik, bakar bat bihurtzen dira. Eta hor sekulako magia dago. Desoreka eta bertigoa bizilagun bihurtzen dira, eta igogailuko elkarrizketa monokromatikoak bakarrik izatea da posible, nahasmenak haur bihurtzen duelako garunaren adina. Kimikak oraindik argitu gabe duen marabilletako bat, maitemintzea.
Orain artekoa guztiontzat jakina. Eta horren ondoren datorrena ere ezagutzen dugu. Askotan, gaixotasun bat bezala deskribatua izan den gizakiaren egoera puntual bezain errepikakor hori, bestalde, gaixotasuna izatekotan, oso gozatsua da. Baina zorionez, ez da gelditzeko etortzen. Antidotorik gabe desagertzen da.
Eta bestela gaixotasuna arazoa bihurtzen da. Izan ere, On Kixoteren Sindromea bezela izendatu dudan gaixotasun arriskutsu batean erortzea ere posible da.
Gaixotasun horren albo-efektuak pairatu ditut. Baina ni ez naiz Dulzinea del Toboso. Jakitea nahi dut. Zuk beti eder, beti irrifartsu, beti argi ikusten jarraitzen didazu, On Kixote gizajoa, imagina irreal bat denbora luzez miresten. Ez duzu gehiago gerturatu nahi. Baina nere besapeak leun eta gozoak edukitzeko, lehenik hileak hazten utzi behar ditut. Desenkantatua? Eta goizetan nere hatsaren kiratsak gau-mahaitxoaren ondoan dudan kaktusa zimeltzen du. Tarteka hilerokoak ere justifikatzen ez duen humore txarra izaten dut, eta nere azken modako 'outofbed' orrazkera lortzeko, orduak pasa behar ditut ispiluaren aurrean; inork ez luke nire orrazkera naturala anuntziotan ipiniko ohetik altxa berritan ikusiko banindu, baina hori bai, zortea eduki duzu, puzkarrik ez dut eta ia sekula botatzen.
Mutiko, bada garaia masailean dudan garatxoa ikusten has zaitezen edo psikiatriko batean amaituko duzu inoiz arrisku bat izan ez diren haize erroten kontra burruka egiten, eta benetan ezagutzerik izango ez duzun emakume bati maitasun olerkiak betirako errezitatzen.
Aldonza Lorenzo dut izena.
6 Iruzkin
Bikote perfektua dugula uste dugu, bai, a ze akatsa...
Nahi duguna (nahi dutena ) bakarrik ikusteko,pentsatzeko eta sentitzeko hezitzen gaituzte.
Aupa Lucy!
lagun batek zuk diozuna "programatuta egotea" dela dio.
Bestalde programatuta zaudela KONTURATZEAK "reset" egin ta ondoren zure burua "autoprogramatzen" hasteko bidea ematen dizu, ASKATASUNA.
Gero deskuidoan algoritmoa gehiegi konplikatu ahal duzu, nahita ala nahigabe, baina orduan akats guzien ARDURADUN BAKARRA ZU ZARA.
Algoritmo bat gaur Berrian, aukeran:
«Arrazonamenduz aldatu ezin diren sentimenduen esklabo gara gizakiak»
Eragozpenik honi?
Kaixo Izar!
ba ez nago ados. Behin hori galduta, ERREALITATEA gelditzen da.
Ta modu irreal batean irreala denaz maitemindu ahal badugu, zergaitik ez da posible izango errealitate batetaz modu erreal batean maitemintzea?
Ostias!
Baina berdin dio. Blog honen helburua ez da terapia kolektiboa egitea. Bakoitzak berearekin ta beste kontu batetara.
Errealitatea eta irrealitatearen haria askotan da hain fina...
eta hori hain da arriskutsua...
eta hain onna...
Publicar un comentario
<< Home