-Tipula
Tipularen beste azal bat zurituta zerotik hasi beharra dago berriro.
Liburu batean topatu nuen nere hodei, hosto eta su pertsonalen formak adierazi zituela beste batek, eta telebista itzali bat bezala mutu geratu nintzen horizonte barez beteriko denboran. Ez zidan deus berririk erakutsi, eta hala ere, edo horregatik, xurgagailu piztu bat apartamentu nahasi batean izan zen. Nork daki noiz arte dena esana geratu zen. Baina isiltasunean edo zero batek duen soberazko lekuan arnasa nola hartu ez zidalako erakutsi madarikatzen dut.
Beste liburu batekin adarrak jarriko dizkiot, edo okerrago, sudoku batekin agian, burua betez interesatzen ez zaizkidan hamaika konbinaziorekin. Emagaldu bat bezala, nere kontzientzia orrialde lizun eta mozkorrei salduko diet, harek erakutsi nahi izan zidanaren ondorengo ezjakinari traizio eginez.
Hori edo malkoak ixuritzen jarraitzea erremediorik gabe.
6 Iruzkin
tipula azal bat zuritu , negar egin ta aurrera .
Edo tipula lorontzi batean landatu . Baina ez gorde museoan esposizio bat egiteko .
Bota .
Ta landatu mariatxo landare bat edo ...
konsejos made in la botica del abuelo argiñano
Aurrera... magazine porno batekin ere adarrak jarri diezazkiokezu ...boliarekin... juas juas
Argiñanoren titaniozko sudurra
Jarrizkiozu adarrak musikarekin
mikroarekin
doinu ezti ta lizunekin
Tipulas gone wild
Lucy! Boliarekin?! joder, motz geratuko ote zaiten beldur naiz...
Magabila! Musikarekin adarrak jarri liburu bati? uuum... ezinezkoa. Liburua, musika ta ni aspaldi osatzen dugu hirukote fidel bat.
Agian mikro bati boligrafo bat itsatsiz bai...
bai mikro boli binomioa obeto bai , guztiz ados.
Montblack bat izan dedila ahal izanez gero .
Ta musika MP3arekin probatu duzu noizbait ?
Probatu agian ,mon amour m'a baise ( biolay ) entzun bitartean sartu aurikularrak belarritan eta MP3 a muximuxian .
Ale , biharko ideia gehio ! Aste nagusiak inspiratzen jarraitzen banau .
Xtzierto , 2'20 Eurotako tarta de keso eta nata nueces helatu bat , al besooo... who knowss
JE
Entzuten??
Muximuximuxi
Je.
my love have to tell me something to survive
Publicar un comentario
<< Home