-Paris - Pays Basque
" Paris, 2009ko Abendua
Urteberri on, mon amour, komontalebú? Ni ondo, Paris-en bizitzen orain hiru bat urte, Notre Damme-tik pasiatuz, Kuasimodo ezagutu, eta berarekin ezkondu nintzenez gerotik. Orain, nere egunen alaitasuna eta turisten atrakzioa diren bi seme-alaba ditut eta zutaz oroitzen naizen gauetan telebista piztu, eta laztanez betetzen nauen Kuasiren kozkorrean burua erortzen utziz kontsolatzen naiz, baina Eiffel dorrea tamaina ezberdinez beteta egonik, posible izan beharko litzateke metroa hartuta, gargola bat barregarri bihurtu arte urruntzen ikustea, eta ez da. Izan zoriontsu, S."
0 Iruzkin
Publicar un comentario
<< Home