Amore
Noiz dena galdua den konturatzeko ere behar da berezko abilezia; zentzuak adi eta bidean joandakoaz erreparatzeko oroimena lagun. Borroka luze batek sortzen duelako menpekotasuna eta etsaia azken odol tanta lapurtzera iritsi denean, zainak agortuta eta lehorraren lehorrez urratuta, azken hatsa ere emateko duzula ustera iristen zeralako, jada etorkizun bat galduta egon arren debaldeko gauza gehiago galtzera bultzatuta, arnasa, izerdia edo eta malkoak kasu.
Noiz dena galdua den konturatzeko ere behar da berezko abilezia; borrokan irautearen sufrimendua eta amore ematearen plazerra balantzan jarri. Nekearen nekez, etxeko balkoian etzana eguzkia hartzen orduak pasatzen ikasi.


1 Iruzkin
Deigarria 'amore eman' lokuzioan dagoen maitasunezko konnotazio hori.
Publicar un comentario en la entrada
Haria jarraituz...:
Crear un enlace
<< Home