-Mendebalde
Brussels
19:30 post meridian
otza eta elurra kalean
metronomo baten
ibilera duten
odolgabeko
panpin geldoz inguratuta
semaforo bat
gorrian pasatzen dudanean.
%20 langabezia duen
hiri honetan jendearen
tetrabrikezko gorputzek
aurpegi gogaituak
eztituzte galtzen
baina
poliziaren arreta
neureganatzea nik lortzen dut.
Isuna, 120 euro.
Europan gaude.
Berriro egingo
ez dudala
esaten diot poliziari
eta argi gorriz
edertua
eskaparateko emagalduak
bezeroari
maite duela
esaten dio.
19:30 post meridian
otza eta elurra kalean
metronomo baten
ibilera duten
odolgabeko
panpin geldoz inguratuta
semaforo bat
gorrian pasatzen dudanean.
%20 langabezia duen
hiri honetan jendearen
tetrabrikezko gorputzek
aurpegi gogaituak
eztituzte galtzen
baina
poliziaren arreta
neureganatzea nik lortzen dut.
Isuna, 120 euro.
Europan gaude.
Berriro egingo
ez dudala
esaten diot poliziari
eta argi gorriz
edertua
eskaparateko emagalduak
bezeroari
maite duela
esaten dio.
2 Iruzkin
Europan gaude. Hori da... Zein ezberdina den Europa.
Brussels Sud ondoko emagalduek ikusi nituenean ere tetrabrikezko gorputzak edo odolgabeko panpinak ikusten ari nintzen batek "ez, 24 ordutan ari dira lanean" esan zidan arte. Esaten nuen ba nik, argi gorri berdinekin dekoratutako bainujantzien horrenbeste denda jarraian egotea oso arraroa zela, gehienbat grisa den leku batean.
joder baietz, grisa, oso grisa da hau. Nor naizen ahaztu baino lehen, etxera bueltatu nahi dutttttt.
Publicar un comentario
<< Home