Katuak eta zu
Nire oin nekatuentzat ze da ba gaua zure oinen epelean korapilatzerik ez badute?
Nire azal zartatuentzat zer da ba distantzia zure azalaren leunean laztantzerik ez badute?
Batzuetan, alboan lokartu diren etxeko katuen berotasunak zuk utzitako lekua bete duela sinesten amets egiten dut, libre.
Esnatzean baina, ohea hotza dago eta katuen arramazkek azala urratu didate, beste behin, berriro ere.
0 Iruzkin
Publicar un comentario
<< Home