20060710

Tandem

Erorketa askea
erorketa askea
erorketa askea
erorketa askeaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaah!

Txoratu naiz. Aizearekin dantzan, hodeiez jantzita, lainoez bustita, begirada batean dena nerea, dena nerea ta eskuak hutsik. Txoratu naiz! Monitorearen gorputza ta nerea modu perfektoan akoplatuak, tetrix batean.


Cesar, Napolean, Hitler, Mussolini, Franco ta konpania:
Inork ez al zizuen erakutsi zein erraza den munduaren jabe izatea, benetan jabe?!! Modu hoberenean. Abstraktoan redios! Ikutu ezin den guztia hutsik mantentzen diren eskuetan?
Eh?!! Ez al zenuten ikasi?!!!!
[Ta hemen jakintsu muturtu baten arpegia jarriko nieke beraiei, begietara tinko begiratuz, bapatean guziak haur bihurturik lezioa ikasita ekarri ez dutelako maestrak botako lieken mehatxu begirada batekin beldurtuta, ta pixa galtzetan egina, berriro usteldutako heldu bihurtzeko, beraien panteoi garestietan sartuta.]

Lurra bezain handia naiz oraiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiin. !

Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaah!


TXOF.

[Ezeeeeeeeeeeetz! Jaaaaajaja! Bizirik nagooooooooooooo!!!!!!!!]

De la hostia!

Ez, ez, ezinezkoa da, guzti hau ezin da ondo idatzi.
Hurrengo urtian berriz, berriz, berriz, berriz, berriz....

PD: Ah! Norbaitek etorri nahi badu abixau, zenbat eta gehiago jun orduan eta merkeago.



jarraitu irakurtzen...

20060706

Dena eta ez dena

hozmindua. higatua. zartatua. apaingarri bat apalean. joana naiz. bihotza zakarretara botata iraungia erdoildua. kafe bat edonorekin. kafe bat portzelanazko panpin batekin.
jarraitu irakurtzen...