20060124

Puta seme Putreak

PUTAsemeak! hoiexek bai direla PutaSEMEAK! Telefonica, Wannado, Euskaltel y su puta madre. Denak mafia berdina. Sutan jartzen naiz nere etxera faktura iristen den bakoitzean, honetan ere kolmora iristen dirata; kolorez beteriko publizitate orrian faktura kartazal baten barruan eta zure etxeko buzoira bidali beharrean, interneteko konexioa edukita mezu elektroniko baten bidez helbideratu ahal dizutela oroitarazten dizutenean. Zuhaitzen, basoen eta guztion airearen onerako. Nola? Zerrr?... Horrenbeste mutur eztaposibble... Toma ya! Gainera kontzientziak ikutzen saiatzen! Harrigarria. Haiek kartazaletan dirua aurreztu eta oraindik ere irabazia zihurtatuko lukete zure etxeko faktura ikusi ahal izateko interneterako konexioa beharko zenukeelako. Zure faktura ikusi ahal izateko!?! Zelako kabroiak. BAINA ZER DA GUZTI HAU!!!?!!!
Dena den, ez nindoan hori kontatzera, beste hau baizik. Eskaini dizuten promozio bat delata, eranegun Interneterako konexio berri bat kontratatu zenuen, eta hogeitalau ordutan sarerako sarrera edukiko zenuela zin egin zizuten. Amen. Hogeitalau orduak pasatzen dira eta zuk noski interneten sartu nahi duzu baina... mierda, berriro sartu dizute ziria. Erabiltzaile eta/edo kontrazeinua ez duzu erregistratua ala letraren batean okertu zera. Coooojones! Ezeeetz! Hamar mila bider sartu duzula erabiltzaile izena eta kontrazeinua tentuz, karakterez karaktere, behatz bakar batekin ongi ziurtatzeko teklan erratzen ez zenuela eta dudarik barik dakizu ongi eman dituzula erabiltzaile eta kontrazeinua ta orduan nazkatuta, dohain den zerbitzu teknikora (‘teknikoa’ esan dut?!!! inuxentea...) deitzen duzu eta makina batek sekulako txapa botatzen dizu ta zuk zenbakiak zanpatu ta zenbakiak zanpatu besterik ez duzu egiten elkarrizketa antzeko bat jarraitzen saiatzeko, ongi jakin arren, norbaitek telefonoaren bestaldean zuri erantzun arte ez duzula zure arazoa konpontzeko aukerarik izango (eta ‘aukera’ azpimarratzen dut). Zai zauden bitartean beste behin tokatzen bazaizu beraien gingle-a entzutea, telefonoa esekiko duzula pentsatzen duzu, zuk behar duzuna norbaitekin hitzegitea dela badakizulako... koño! Ta berotzen hasten zera, gorria jartzen, sudur zuloetatik zezenak bezala arnasa botatzen, ta azkenean etengabe hitzegiten ari den makinak 902 telefono batetara bidaltzen zaitu zure arazoa konpontzeko. De pago. Zure limitera iristen zera. Putre halakoak! oraindik ez dizute konexioa eman eta dagoeneko ordaintzen ari zera dohain den zerbitzu tekniko bategatik! Zure limitean zaude, bai, ta lehergailuak agertzen hasten dira zure burutik, ta gingle-a berriro telefonoaren bestaldean zu entretenitzeko, zai zauden bitartean ta... ‘Kaixo, gabon. Roberto naiz. Zertan lagundu zaitzaket?’ entzuten duzu. Gizon baten ahotsa da... odol presioa zerbait jeisten zaizu ta hitzegiten hasten zera. Konexioak ez dizu funtzionatzen gaur, kontrakoa agindu bazizuten ere eta hori konpontzea nahi duzu. Loro baten antzera, teknikoa dela suposatzen denak protokoloko galderak egiten hasten zaizkizu, bata bestearen atzetik, beste makina baten antzera. Zuk noski, odola irakiten duzula, erantzuten diozu, pazientziari alde egin ez dezala erregutzen diozun bitartean. Bukaeran pseudomakinak (ala pseudopertsona zen?) esaten dizu momentu hauetan ezin dizula esan noizko emango dizuten sarrera amaraunera, sentitzen duela, eta lehergailuak zure pentsamenduetara bueltatzen dira. Gabon. Baina turnoko operadoreak, gure Robertitok, gabon esanez telefonoa eseki baino lehen esateko dituzun gauzatxo batzuk entzutea lortzen duzu, zuri gabon esateko garaia ez zaizulako heldu. Ordurarte eutsitako frustrazioa bestaldeko turnoko operadore horri botatzen diozu, amaierarik izango ez duela dirudien karkaxa berde mukitsu baten moduan eta momentu batean inkluso elkarrizketa irabazten ari zerala iruditzen zaizu. Arrazoia duzulako. Baina egia esateko monologo batean zaude, zu irabazten, zu galtzen. Bai, turnoko gizajoari zure neura inportako balitzaio bezala; honezgero zurearen antzeko horrenbeste sermoi entzun ondoren, astean bost egunetan, zortzi ordu luzez egunero telefono putaren deiak erantzuten, horrelakotan stand-by moduan jartzeko modua aurkitu du eta zure diskurtsoa amaitzearen zai geratzen da, beste frekuentzia batean. Ironiaz ikuturiko humorea badu gainera, egoerari etekina atera eta lan gelan par batzuk botatzeko aprobetxatu ahal izango du aukera, pailaso aurpegiak jarriz zu infernuko hitzak jaurtikiz lasaitua hartzen ari zeran bitartean eta horrela lankideen algarak lortuko ditu, zein ondo. Eta zuk badakizu hori, telefonoz beteriko gela horretan izango duten katxondeoa imaginatu ahal duzu, baina zuri ordurako berdin zaizu. Absurdora eramandako egoera baten aurrean zaudela argi ikusi arren, gelditzen zaizun barru gogaigarri hori hustu behar duzu, eta ispiluz beteriko eraikin altu lauki bat, eztanda egin berri duten lehergailuz inguratuta ikusten duzu, turnokoari sekulako puzkarrak botatzen jarraitzen dizkiozun bitartean, bapatean beraien marketingaren batutak zuzentzen duen artalde batean sartuta zaudela berriro konturatu zeralako, eta guztioi ziria behin ta berriz sartzen digutelako. Gero golpe bortitz batekin telefonoa eseki ondoren, turnoko Robertok eta lankideek jugada komentatzen azken parrak botako dituzte eta hurrengo belarri zimaurra ea nork eramango duen asmatzeko apostuak ere egingo dituzte . Fijo. Zuk ‘a ze puta semeak!’ etengabe esanez ere ez dezu dena botatzea lortzen beraz berriro lehertzen dezu eraikin laukia, ‘horiei bai, horiei bai jarriko niekela nik bonba bat’errepikatuz pasilotik. Azkenean, zure etxean, par egitea besterik ez zaizu gelditzen, zure buruaz noski, askoze gehiago ezin duzula egin konturatzen zeralako. Baina Lapurrak! Lehergailuren bat oraindik badarabilkizu bueltaka buruan nahiz eta autoengainuz beteriko par maltzur-depresiboak egiten dituzun einean hauek desagertzen joan. Eta telefonoa eseki duzun arren tarte batez hitzegiten jarraitzen duzu, bakarrik, azken kiratsak botaz eta lehergailuak eta eraikinarena berriro gogoratuz, baina geroz eta gutxiago, nahiz eta mafia horri lehergailu batek ipurdi azpian ere eztanda egitea nahiko zenukeela desiratu isilean, kontatu behar ez den sekretu bat bezala sentituz, no te jode, snif, ja, ja, ja, diruzale ustel zerriak...

jarraitu irakurtzen...

20060122

Laura’s Bath Salts

Kitarra formako bainera luze batean hartu ezazu bainua. Zehazki esateko, babarrun formako bainera luze batean hartu ezazu bainua. Alegia, erdi bat kitarra forma duena eta beste erdia kitarra formaren kurbari paraleloki jarraituz babarrun bat marrazten duen bainera batean sartu zaitez noizbait, ur beroz betea egon aurretik bainurako xaboia eta Lauraren bath salts eskukada bat botata, zertxobait itxaron eta bertan etzanda urak zure gorputza estaliko duen neurria hartu ondoren.
Ama, zergatik desagertu zen komuneko bainera etxean obrak egin zenituenean?
Iturriari darion uraren jarioa haustean, usaindun apar ugaria mendixkaz osatutako tapaki bat egiten zabaltzen dijoa, babarrun formako muga hori hartu arte eta gorputza lepotik behera desagertzen da baineran sartzen zeranean. Orduntxe hasten da jokua. You wanna play, babe?
To begin with, zure sudurraren altueran gelditzen den gertuko zeruertzerantz begiratu dezakezu, miniaturazko miloika burbuila txuriak gertutik ikusteko, amazing. Ezpainak uraren epelean sartuz gero, burbuilatxoak sudurraren altueran egingo dute eztanda eta jostakor, kilimak egingo dizkizute sudur zulotan and it’s so funny. Arnasa sakon hartu eta Lauraren bath salts-en usaina barrurantz garraiatuko da. Bizkarretik behera erortzen den ile luzea busti da iada eta medusa xaloa bihurtzen da, sorbalda eta lepo ingurutan kuxkuxeatuz, mesfidati zurekin fereketan hasi aurretik, so softly. Belaunak altxa ditzakezu nahi baduzu eta horrela, izterretatik eroriko den ur iturburua goitik behera lehortzen doazen errekatxo ugaritan bihurtuko da baina soinua ur-jauzi batena izango da, haragiz eraikitako arroiletan barrena berriro galduz. Eta ausartu eta sartu burua ur gezan gora begira zaudela. Try it! Bai, teknika behar da, baina ito gabe aurpegia guztiz estaltzea posible da sudurra iceberg baten punta bihurtzen baduzu eta hori eginez zure arnasak bular barruan egiten duen akordez beteriko txistua entzun ahal izango duzu, belarriak barrurantz aditzen jarriz, listening to the sound of music. Eta nahitaezkoa dena babarrun formako bainera batean jolastu zerala esan ahal izateko, bi eskuak apar leunaz betetzearena da, of course, mendixka zuriei tontorrak kenduz. Who didn’t play that game before? Baina eskuak bata besteari gerturatzean aparraren dentsitatea momentu batez areagotu egiten da eta milisegundu bateko bizi propioaz, esku-azpiak laztantzen dizkizu, eta saiatu zaitezke, baina nik behintzat ez dut postura horretan aparrik laztantzea lortu. Berak agintzen duela uste dut, eskuzabal. Gero portzelanan aldakak xamurki irristatuz bizkarrez jartzea gomendatuko nizuke, eta hartzea arnasa, eta sartzea burua berriro ur azpian, buruz behera. Poliki, biriketan presioa egiten ari den aire hori joan botatzen, burbuilak zure masailetan malabarak eginez itxitako begietara heldu eta hiltzen sentitzeko, dying. Ta kontrasteak badituzu gustoko, aireratu ahal dituzu urpetik bikote diren beste masailak, ipurdikoak, uretatik ateratzean kanpoan egiten duen hotzaz ohartzeko, eta uretan berriro hondoratuz bertan egiten duen giro onaz gozatzeko. Aterata zenuen burua uretatik dagoeneko, ezta? Ito gabe, txo! Ba biratu atzera your head ipurdi-masailak berriro kanpoan dituzula eta zorte pixka batekin lehertzear dauden sumendiak ikusiko dituzu, magaletatik lurrina botatzen dutela, arriskutsu bezala. Ta beste hamaika jolas. Eman bueltak, eta bueltak, eta bueltak to your body, zilindro baten moduan, eta jarri fitxa guztiak tableroan batera, eta egin irudi osotuago bat with the sounds, the constrasts, the views, the tickles eta bestelakoak batuz eta irabazi partida. Zenbat denbora da horrela jolasten ez zinela? Ni gehiegi, what a pitty.

jarraitu irakurtzen...

20060116

Diglosia

Tic, tac, tic, tac, tic, tac,.... Hau neria! Arrapatu dut! Segundu bat, bi! Eutsi ondo horri! tic, tac, tic, tac,... mozkortutako euliak aidean bezala, erlojuari bueltaka... Ez utzi alde egiten! badituzu? ustiatu orain! Baina argi ibili, ez dezatela ihesik egin! Bale, lasai, botaiezu letra bat!... Ikusten? Ikusten nola segundoak besoak luzatu eta letrekin jolasten diren? Ikusten nola segunduak diren letretaz baliatzen direnak, hitzak sortzen dituztenak?
Denbora. Katalogatu gabeko zomorro anakronikoa. Ta zuk gu ginela hitzak jaten zituztenak uste zenuen baina froga enpirikoa dugu orain. Letrak eta segunduak, hitzak eta minutuak, elkarri lotuta, baldin eta soilik baldin batean. Bestelako logikarik ez dut ikusten nik. Denbora, denbora eta denbora, unitate absolutoa, diglosi egoera baten epaiez neri ez egokitzea erabaki dena. Ta ez al zinen zu epailea? Minutu bat han, segundutxo bat hemen, tantaka, tantaka, ixuritzen, galtzen ala irabazten... ta estu geratzen zitzaidan traje batean dantza egiterik ez nuen izan. Aske, orain zu bezala, isiltasun horretan.
Izan ere haizea naiz, dimentsio anitzetan hedatua. Diagonala. Luzea. Ta zabala, zirrikitu berrien bila. Lurraren hezetasuna hankutsik ikutzeko beharra sentitzen duena, ahate baten, basurde baten oinetan, lokatzean aztarna utziz. Literaturaz apaindutako errealitatea ta ez alderantziz, zuk uste izan zenuen bezala. Experientziak egunero erditzen duen jaioberria, behetik gora begiratuz goitik behera dagoena ulertzeko. Ni, nere beldurrik handiena. Eta besteak naiz. Ta xume, pixka bat zu ere izan nintzen, hamarreko magnitude batean handituz, huraxe zen eta elkarrekin geundenean oraindik ere zu baino gehiago gustatzen zitzaidan gauza bakarra.

jarraitu irakurtzen...

20060109

Betsare seinalea, haririk gabekoa.

Ilun zegoen taberna, bitxi merkeen antza duten zapaiko bola horietako baten izpi dantzari soilez argitua. Extremoduro ozen, zuritoak, erdibanako kalimotxoak eta marihuana guztiontzat. ‘mai diguis mai a un mai’ erakutsi zidaten aspaldi ta orduzgeroztik ez diot inoiz uko egiten belar zupada bati. Gero noski, jendez inguratuta nengoen, lagunez, mutuki ezarritako adiskidetasunaren eta sexuaren arteko ohiko muga desitxuratu egiten den ordu txiki horietan ageriko helburua duten hitz huts eta ikutuez libratzeko zereginean; gerrialdean igurtzi eta hestutuak eta inuxentez jantzitako bestelako laztanak ere nere jertse berdetik igarotzen ziren zentzuak eta gogoa beste leku batean nituen bitartean, bost bat metro haratago, tabernan bertan. Zein ondo, komuneko atetik tarteka ihes egiten zuen alogenoaren argiak zure aurpegia garbi erakusten zidan, maskuriek eragindako txisalarri aldi haina aldiz, eta bereizten gintuen gizaki masa txikiak begiradak gurutzatzen uzten zigun heinean nere zirrara areagotuz zijoan, inguruko guztiak ahaztuz, desagertaraziz. Katu basati baten begi berde liluragarriak izan zitezkeenak zureak ziren, azal eta hile ilunaz inguraturik, eta neri begira harrapatzen nituen bakoitzean gorputzeko azala erne jartzen zitzaidan, poro guztiak hunkituz, bibratuz, berotuz. Txunditzeko moduko gaueko ipurtargiak. Hasieran lotsati baina berehala barrenkor eta zuzen, jakin nahi nuen guztia esaten ari zitzaizkidan begi horiek eta nik, erronkari eutsiz, nere begi eta gorputzaren mugimenduak eskaini nizkizun era berean. Atzera bueltarik ez, ezta? lagunak pasatako basoan kalimotxoaren arrastorik geratzen bazen urtutako izotz kuboekin nahastuta zegoen iada eta gu halaxe egotea desio genuela pentsatu nuen.
helduidazu eskutik estu arren ilun dago ta eztakit bueltatzen’,
Gorka Urbizu entzun zen bere azken diskoan. Ni antzeko sentitzen naiz azkenaldian, baina bera ez bezala ez dut espero inork eskutik heldu ta irteera erakutsiko didanik; dagoeneko ez, baina berdin dio, nik neuk topatuko dut. David musika jartzen, orain Delincuentes. -‘Jooooder! Eh! Deivid! Jarri S.A., ostias!!’ oihu egin zuten lagunek soinubakarrean, abesbatza batean bezala eta bitartean gu, azken begirada baten keinuaz Tilosetan geratzea lortu genuen, azkenean, apenas hitzik egin gabe.
jarraitu irakurtzen...