20080220

Laino Nakartua

Ilun zegoen oraindik, esnatzear, begiak iriki eta ohetik altxa gabe lehioa zabaldu dudanean.

Aize frexkoak garuna oztutzen zidan eta trena hartu behar nuelako altxatzeko zaplaztekoak ematen zizkidan bitartean ni, amarekin burruka batean bezala, gor itxurak egin eta nagitsu bizkarra ematera nindoan zeruan ikusi dudanean, pausatu eta sentsuala, iluntasun itxi hori argi zuri fosforeszentez betetzen.

Segundu bat iraun duen maitasunezko ixtorio bat izan da, trenean pentsatzen ohetik altxa eta etxeko galtzerdiak jantzi ditudanerartekoa, baina ordularia gaur gorrotorik gabe begiratzeko haina zorion eman dit.

Beranduago jakin ditut ezezazun bitxi horren izena eta izana. Oh! Laino Nakartua, zure edertasunak eremu zerutiarretan ere desiragarri egingo lukeen xarma berezia zuen.

Egon zaitez azkenekoz bihar nere zai, maite, esnagailuak mailuz burua golpatzen didanerarte, eta eman iezaiozu logure honi gautxori batean bihurtu nahi izateko eduki dezakeen zentzuzko arrazoi bakarra.
jarraitu irakurtzen...

20080217

Amore

Noiz dena galdua den konturatzeko ere behar da berezko abilezia; zentzuak adi eta bidean joandakoaz erreparatzeko oroimena lagun. Borroka luze batek sortzen duelako menpekotasuna eta etsaia azken odol tanta lapurtzera iritsi denean, zainak agortuta eta lehorraren lehorrez urratuta, azken hatsa ere emateko duzula ustera iristen zeralako, jada etorkizun bat galduta egon arren debaldeko gauza gehiago galtzera bultzatuta, arnasa, izerdia, malkoak.
Noiz dena galdua den konturatzeko ere behar da berezko abilezia; borrokan irautearen sufrimendua eta amore ematearen plazerra balantzan jarri. Nekearen nekez, etxeko balkoian etzana eguzkia hartzen orduak pasatzen ikasi.
jarraitu irakurtzen...

20080207

Aire

Murió de asfixia por no hacer mover el aire, inpregnadas sus fosas de un polvo marrón amargo como la hiel. Nadie lo hoyó derramar sus últimas lágrimas, nunca gritó; su lucha fue real como otra cualquiera. En su soledad, repasó minuciosamente cada paso dado y no hayó error de cálculo, logística ni estrategia. Creyó haber compartido algo que no consigió recordar pero lo cierto es que nadie nunca escribió una linea de epitafio en su tumba.
jarraitu irakurtzen...