20060222

Haikuen txokoa

1
"invierno invierno
el invierno me gusta
si hace calor", Mario Benedetti

2
zabaldu nahia
gorputz hormaren kontra
lesionatzen da

3
urak daraman
tanten akordea da
lehorra dana

4
hitzak burutik
bidaia egiten dute
bidean galduz

5
pilatzen dira
sasiak lez errotuz
ez ulertuak

6
ulertzen dena
filmaren trailer bat
besterik ez da

7
barrutik hasi
kanpora so egiten
berri antzean

8
kanpotik hasi
barrura so egiten
zahar antzean

9
argazki bat da
naizenaren aurrean
txuri beltzean

10
kaosan daude
garun errepidean
elektrikoak
jarraitu irakurtzen...

20060213

Borobila

Besteentzat gaur agertu da baina guk atzo muxuz osatu eta lehenago ikustea lortu genuela esango nuke... bai, zure aurpegian isladatuta bixita egin zigun, erabatekoa.
jarraitu irakurtzen...

20060207

Ahidura

hanken adarkaduran
arraildura
adabegi bakartiaren guraz
bustidura
behin mihia gailurran
marruskadura
plazer arrangurak
ta lilura
zureganakoa da lixtura
gure literotura.
jarraitu irakurtzen...

Konexioak

Behin bufanda lagun baten etxean utzi zuen. Ez zuen inoiz berreskuratu, baina ondorengoetan lagunaren lepoa berotu zuten guztietan artilearen biloek bere silueta haren oroimenean marraztu zioten.

Kotxean sartu nintzen. “Kaixo, nora nahi duzu joan?”, “Eztakit, ustekabe atsegin bat ematen badidazu?”, esan nion. Orduan atzeko asientoan ixil-ixilik zegoen bere artzai txakurra aurkeztu zidan “Neska du izena” eta ustekabeak leku atsegin batetara eraman gintuen.

Irakurri liburu hau, nik irakurri dut”. Berak ere irakurri zuen eta ordurarte ezberdin ikusten zituzten gauzak ezberdin ikusten jarraitu zituzten baina gauza berataz hitzegiten ari zirela jakin ahal izan zuten.

Amonak birramonaren belarritakoak oparitu zizkion. Jantzi ta ispiluan begiratu zenean ehun urtetik gora zuten zimaurrak ikusi zituen bere aurpegian. Historiaren pixua grabitatearenarena baino astunagoa da.

Lankideak ginen arren apenas ezagutzen ginen eta behin negar zotinka etorri zitzaidan.“Nere ezkontzarako aste batzuk besterik falta ez direnean ezkondu behar gintuen pake-epailerik gabe geratu naiz. Ai ene, zer egingo dut orain?” “Lasai, nik egin dezaket pake-epailearen papera. Jatetxean ezkonduko zaituztet eta inori ez diogu esango sasizkoa naizenik.” Broma bat zen baina serio hartu zuen eta goitik beherako ezkontza bat pake-epailerik gabe ere egitea posible zela ikasi genuen.

jarraitu irakurtzen...