20221117

- Bilduta geunden

Bizirik geundenak

geunden,

ez zen 

batean bilduta.

 

Bizirik geundenak

geunden,

ausentzia 

horretan galduta.

 

Zamarretan negua,

arnasetan zerua,

zuloetan mamua.

 

Han geunden 

bizirik geundenak

eta ez zegoena,

tximinian galduta.

 

Bildu gintuen gela hotz,

bildu gintuen gela arrotz

horren baitan bilduta.

 

Zerraldoa gurtuta.

 

 

 



jarraitu irakurtzen...

20221114

- Nondik

Ahoa mutu

Burua lerro zuzen

Erraiak ozen

kanpotik ditut entzuten

jarraitu irakurtzen...

20221113

- Unibertso bat



Zu.

Kaosa, entropia.

 Ni.

Ordena, harmonia.

Gu.

Galaxia berriak eta zulo beltz guziak

 

jarraitu irakurtzen...