20230125

*Konexioak

Behin bufanda lagun baten etxean utzi zuen. Ez zuen inoiz berreskuratu, baina ondorengoetan lagunaren lepoa berotu zuten guztietan artilearen biloek bere silueta haren oroimenean marraztu zioten. Kotxean sartu nintzen. “Kaixo, nora nahi duzu joan?”, “Eztakit, ustekabe atsegin bat ematen badidazu?”, esan nion. Orduan atzeko asientoan ixil-ixilik zegoen bere artzai txakurra aurkeztu zidan “Neska du izena” eta ustekabeak leku atsegin batetara eraman gintuen. “Irakurri liburu hau, nik irakurri dut”. Berak ere irakurri zuen eta ordurarte ezberdin ikusten zituzten gauzak ezberdin ikusten jarraitu zituzten baina gauza berataz hitzegiten ari zirela jakin ahal izan zuten. Amonak birramonaren belarritakoak oparitu zizkion. Jantzi ta ispiluan begiratu zenean ehun urtetik gora zuten zimaurrak ikusi zituen bere aurpegian. Historiaren pixua grabitatearenarena baino astunagoa da. Lankideak ginen arren apenas ezagutzen ginen eta behin negar zotinka etorri zitzaidan.“Nere ezkontzarako aste batzuk besterik falta ez direnean ezkondu behar gintuen pake-epailerik gabe geratu naiz. Ai ene, zer egingo dut orain?” “Lasai, nik egin dezaket pake-epailearen papera. Jatetxean ezkonduko zaituztet eta inori ez diogu esango sasizkoa naizenik.” Broma bat zen baina serio hartu zuen eta goitik beherako ezkontza bat pake-epailerik gabe ere egitea posible zela ikasi genuen.
jarraitu irakurtzen...

Bueltatze puntua

Txiribueltatan, arrapaladan, planeatzen eta zurrunbilotan topatu ginen irailak zuen iluntasun horretan eta, kasualitateak agindu zigulako, SW norabideari heldu genion begiak itxita, jakinik, 0. segundura eramaten gintuen heriotza korridore batean geundela hiltzen. Alderantzizko proportzio matematiko baten zehaztasunaz bagenekien, bazenekien, zenbat eta gehiago ezagutu orduan eta denbora gutxiago izango genuela elkar ezagutzeko eta amaierarik gabeko tango baten zirrara izan zen tarte hori, tapiz pertsiar batean oinak irristatzen. Zimentuz eraikitako gizarte batek eskatzen dituen markak, laku zerutar batetan urtuz itozen uzten hazi ginen gu egun bakar batean, eta lila koloreko algarak goizetan eragiten zenizkidalako, eta harkaitzdun zuhaitzen bidexiorrak eskolan ikasi ez zenituelako, egin zintudan ezer horren maixu. Ingurua handiegia zen eta gu biluzik geunden. Konturatzen? Orain, bitarte horretan ez egonik, lakuak eta nire irrifarra faltan somatzen dituzula esaten didazunean, ez iezadazu galdetu han ez nagoenean zertan pasatzen dudan denbora. Aukeratu ez ditudan koordenadatan nola mugitzen naizen. Besarkatzen baginen jakin ezazu laister ahaztuko zintudala, baina gauetan otza egiten zuen eta zure usaia gustoko nuen. Jarraitu ezazu pentsatzen bueltatze-puntua ez dela inoiz existitu eta orduan, nahi baduzu, behe-lainoen artean elkarri helduta egingo dugu berriz lo, azken tango horretan gorputzak laztanduz.
jarraitu irakurtzen...

20230123

-Berreskuratuta

Bueltatu zinen. Irrifartsu eta besoak zabalik, azkenik ni ikusteaz poztuz. Zure eskuak betikoak ziren eta udazken koloreko begirada horrek niganako argia berreskuratua zuen. Gure etxea hutsik egonik orain, eta soinean oihal soil bat jantzita, hitzegiten hasi ginen, esperantoz, pilota partido baten etenaldiaren ondorengo minututan. Otza nuen gau hartan eta orduan zuk, lanbroak uretan deskantsu hartzen duenean bezala, nere sorbalda emeki babestu zenuen. Kaixo. Denbora pasa behar izaten da munduari bira bat emateko eta hala ere badaude gauzak funtsean aldaezin mantentzen direnak.

jarraitu irakurtzen...