20060816

-Tipula

Tipularen beste azal bat zurituta zerotik hasi beharra dago berriro. Liburu batean topatu nuen nere hodei, hosto eta su pertsonalen formak adierazi zituela beste batek, eta telebista itzali bat bezala mutu geratu nintzen horizonte barez beteriko denboran. Ez zidan deus berririk erakutsi, eta hala ere, edo horregatik, xurgagailu piztu bat apartamentu nahasi batean izan zen. Nork daki noiz arte dena esana geratu zen. Baina  isiltasunean edo zero batek duen soberazko lekuan arnasa nola hartu ez zidalako erakutsi madarikatzen dut. Beste liburu batekin adarrak jarriko dizkiot, edo okerrago, sudoku batekin agian, burua betez interesatzen ez zaizkidan hamaika konbinaziorekin. Emagaldu bat bezala, nere kontzientzia orrialde lizun eta mozkorrei salduko diet, harek erakutsi nahi izan zidanaren ondorengo ezjakinari traizio eginez. Hori edo malkoak ixuritzen jarraitzea erremediorik gabe.
jarraitu irakurtzen...