20080321

-Mendebalde

Brussels

19:30 post meridian

otza eta elurra kalean

metronomo baten

ibilera duten

odolgabeko

panpin geldoz inguratuta

semaforo bat

gorrian pasatzen dudanean.

%20 langabezia duen

hiri honetan jendearen

tetrabrikezko gorputzek

aurpegi gogaituak

eztituzte galtzen

baina

poliziaren arreta

neureganatzea nik lortzen dut.

Isuna, 120 euro.

Europan gaude.

Berriro egingo

ez dudala

esaten diot poliziari

eta argi gorriz

edertua

eskaparateko emagalduak

bezeroari

maite duela

esaten dio.
jarraitu irakurtzen...